[EGITARAUA] Euskarazko lanak sustatu gura izan dituzte Antzerkia Bultzatuz zikloaren zortzigarren edizioan

Aritz Maldonado 2022ko ots. 11a, 10:02

Bederatzi emanaldik osatzen dute Iurretako antzerki zirkoa. Antolatzaileek pozik aurkeztu dute egitaraua, "zailtasunak zailtasun" egitarau txukuna aurkeztu dutelako ume zein helduentzako. "Pandemiaren eraginez konpainia txiki asko desagertu egin dira, edota ez dabiltza lanean", azaldu du Pilar Jiménez Kultura arloko arduradunak. Beste urte batez, Anderebide elkarteagaz batera antolatu dute antzerki zikloa. 

"Beste urte batez, argi erakutsi dugu Iurretako Udalak antzerkiagaz duen konpromisoa", nabarmendu du Iñaki Totorikaguena alkateak. 

Emanaldiak doakoak izango dira, baina sarrerak aurrez erreserbatu beharko dira Ibarretxe kultur etxean. 

ANTZERKIA BULTZATUZ 2022

OTSAILAK 18, BARIKUA
19:00: Me too
Tessa Andonegi eta Ainhoa Aierbegaz (Helduentzako, euskaraz)

MARTXOAK 11, BARIKUA
17:00:
Eidabe ekimen kulturalaren Piztu! Emakumeon energia(Umeentzako, euskaraz)

MARTXOAK 12, ZAPATUA
19:00:
Banarteren ¡Ese no! (Helduentzako, gazteleraz)

APIRILAK 8, BARIKUA
19:00: Good sex Maritxu
Susana Soleto, Itxaso Kintana eta Gurutze Beitiagaz (Helduentzako, gaztelaniaz)

APIRILAK 22, BARIKUA
12:00:
Patata tropikalaren Ehiztari ehizatua(Umeentzako, euskaraz)

MAIATZAK 6, BARIKUA
17:00:
Txintxeta klipa eta Txorroskilo pailasoaken  Hondartzan perretxikotan (Umeentzako, euskaraz)

MAIATZAK 20, BARIKUA
19:00:
Alepargoren Rebelion en la granja (Helduentzako, gazteleraz)

EKAINAK 3, BARIKUA
19:00:
El patioren Conservando memoria (Helduentzako, gazteleraz)

EKAINAK 10, BARIKUA
17:00:
Ttipiaren Plast & Co (Umeentzako, euskaraz)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!