Bizkaibusen honako autobus lineei eragiten die aldaketak: Elorriora doazen A3911 eta A3923 autobus lineei, Eibarrera eta Ermuara doazen A3912 eta A3924 autobusei, eta Ondarroara doan A3915 lineari. Durangon gelditzen den A3933 autobusari ere eragiten dio lekualdaketak.
Urtarrilaren 31tik aurrera, behin-behineko geltoki horretan geldituko dira autobusak Maspeko urbanizazio lanak amaitu arte, Bizkaibusek jakinarazi duenez. Guztira, 84 etxebizitza eraikiko dituzte Maspen. Lursailaren zati bat udalarena da eta hor 10 etxe egingo dituzte. Gainerako lursaila zati bitan dago banatuta, lurjabe bigaz. Hor 74 etxe eraikiko dituzte.