Ertzaintzak prentsa oharrean azaldu duenez, atzo goizean emakume bat atxilotu zuten Iurretako Olalde kalean. Oharrean diotenez, kale horretan aparkatuta zegoen autokarabana batean zegoen pertsonak abisua eman zien lapurretan egin ziotela azalduz. Biktimaren arabera, autokarabana barruan lo zegoela bi pertsonak labana handi batekin mehatxu egin zioten. Emakume bat eta gizon bat zirela gaineratu zuen. Patruila bat biktimagaz gelditu zen bitartean, beste agente batzuek emakume bat aurkitu zuten inguru horretako autoen artean ezkutatu guran. 32 urteko emakumeak autokarabanan lapurtutako ipad bat eta telefono mugikor bat zituen, besteak beste. Atxilotuak hainbat aurrekari dituela dio Ertzaintzak. Atzo arratsaldean epailearen aurretik pasatu zen. Beste gizonaren bila jarraitzen dute.