Iurretako enpresa-proiektuen lehiaketak ekintzailetza sustatzea du helburu, eta bidea erraztea herrigunean negozio propioa sortuz lanean hastea erabakitzen dutenei. Halaxe azaldu dute udal arduradunek ohar batean. Argitu dutenez, "lehiaketa honek izpiritu ekintzailea sustatu nahi du hirigunean, Iurretako merkataritzaren etorkizuna bere inguruan garatuko diren ideia berritzaileetan oinarritu dadin". Iñaki Totorikaguena alkateak saria emateko ekitaldian azaldu duenez, "era berean, negozio tradizionalari eustea eta hori berrizten joatea ere lortu gura da, bizi ditugun garai hauetan horren garrantzitsua den betiko kaleko denda horri eustea".