Hiru autoren istripua gertatu da N-634 errepidean, Iurretan

Anboto 2022ko urt. 17a, 19:41

Istripuak ez du zauriturik eragin.

18:50 inguruan hiru autoren -Ford Focus, Seat Leon eta Peugeot Partner markakoak- arteko talka gertatu da N-634 errepidean, Iurreta parean. Ez da istripu larri izan eta ez du zauriturik eragin, Ertzaintzako iturrien arabera. Garabia auto bat erretiratzen ari da. Bilborako noranzkoan errei bat moztuta dago orain (19:40) eta ertzainak eta udaltzaingoa txandaka ari dira trafikoa bideratzen. Auto ilarak daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!