Iurretako Udalak 2009an jarri zen martxan Taxi Auzunea, hiriguneko zerbitzuak landa-guneetara hurbiltzeko eta ibilgailu pribatuaren zentzuzko erabilera sustatzeko. Iaz, 170 txartel eman zitzaizkien zerbitzu hori erabili nahi zuten bizilagunei, eta batez beste 200 bidaia egin zituen hilean (abuztuan ez dago zerbitzurik).
Astelehenetik barikura bitartean emango da zerbitzua, 07:30etik 20:00etara, eta, zapatuetan, 09:00etatik 14:00etara mugatuko da ordutegia. Bidaiaren prezioa euro bikoa izango da eta honako telefono zenbakira deituta jarri daiteke harremanetan taxiagaz: 688 618 690.
Otsailaren 1etik aurrera udalak emandako erabiltzaile-txartel berria aurkeztu beharko zaio taxi gidariari.