Aurreko ikasturtean zen martxan jartzekoa ekimena, eta horren barruan argitaratu zuten Poltsikorako hitanoa liburuxka Iurretako hainbat herritarrekin batera. 2020an, aste gutxitan, 40 lagunek baino gehiagok eman zuten izena hitanoz berba egiten ikasteko eta praktikatzeko. Baina, osasun egoera zela eta atzeratu eegin behar izan zuten ikastaroa. Urte bete beranduago berriro heldu diote. Iurretako Lanbide Heziketako zentroan izango dira saioak urtarrilaren 19 eta 26an, eta otsailaren 2 eta 9an.
Urtarrilaren 17ra arte eman daiteke izena 639 400 786 telefono zenbakira deituta. Ikastaroa doan da eta interesa duen edonork parte hartu dezake. Ikastoaren ondoren, mintzapraktika taldeak antolatuko dituzte.