Astrid Lindgrenen omenezko jardunaldiak antolatu ditu Iurretako Herri Bibliotekak

Anboto 2022ko urt. 12a, 12:28

Otsailaren 4ra arte luzatuko da egitaraua, eta Josune Muñozek, Cristina Peregrinak, Peru Magdalenak, Onditz Mendizabalek eta Inalvis Echevarriak eskainiko dituzte hitzaldi eta tailerrak. 

Pandemiak eragindako etenaldia gaindituta, aurten ostera antolatu ditu Herri Bibliotekak esker oneko jardunaldi literarioak. "Astrid Lindgreen suediar idazle handi eta oparoaren lana ezagutzera eman gura dugu aurtengo jardunaldiekin, idazle emankorra, sortzaile ausarta eta oso konprometitua baita".

2017ko urrian hasi zen Iurretako Herri Biblioteka "esker oneko jardunaldiak" antolatzen. Lehenengo edizioan Joseba Sarrionandia, Gloria Fuertes eta Leire Bilbao omendu dituzte aurreko edizioetan. 

EGITARAUA:

  • URTARRILAK 18
    • 18:30ean: 'Astrid, Pippi, Karin y muchas más' berbaldia Josune Muñoz eta Cristina Peregrinaren eskutik
  • URTARRILAK 19 ETA 26
    • 17:00/18:00: Paperezko hegoak irakurketa kluba Peru Magdalenagaz. 
  • URTARRILAK 21
    • 15:15/16:45/18:15: 'Piratartaistak' arte adierazpen tailerra Onditz Mendizabalegaz
  • URTARRILAK 28
    • 17:00/17:45: 'Pippi' haurrentzako ipuin kontalaria Peru Magdalenagaz
  • OTSAILAK 4
    • 16:00/17:00: 'Askatu mototsak' dantza tailerrak Inalvis Echevarríagaz
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!