Hiri Probako hutsunea betetzeko, adin guztiei begirako herri lasterketa antolatu dute Iurretan

Joseba Derteano 2021ko abe. 15a, 14:21

Iaz ez zen Iurretako Hiri Proba jokatu eta aurten ere ez dute antolatu. Bidezabal atletismo klubak "pandemia eta beste antolaketa arazo batzuk" argudiatu ditu ekimena bertan behera uzteko. Hurrengo aldia 2022ko udaberrian egingo dutela iragarri dute.

Orduan bueltatuko dira lasterketen munduko izen handiak Iurretara. Baina, bien bitartean, parentesi luze hau arintzeko, lasterketa xume eta herrikoiago bat egingo dute domeka honetan Iurretako Udalaren laguntzagaz. Adin guztietarako lasterketak egongo dira: benjamin-aurrekoetatik nagusietaraino. Lehenengo lasterketak 11:30ean hasiko dira eta elite mailakoari 12:30ean ekingo diote. Nagusien probak lau kilometroko luzera izango du.

Izen-ematea aurretik egin behar da, kalean itsatsi dituzten karteletan ageri den QR loturan sartuta. Bidezabal atletismo taldearen sare sozialetan ere aurkitu daiteke ekimeneko kartela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!