Gurutze Frades bigarren sailkatu da Mexikoko Ironmanean

Anboto 2021ko aza. 22a, 09:32

Iurretako triatletak sekulako denbora egin zuen Cozumel-go proban: 8.31.12. Sara Svensk irabazlearengandik 10 minutu eskasera (8.22.41) geratu zen.

Svensk-ek lez, behetik gorako bidea egin zuen Fradesek hezetasunak eta euriak baldintzatutako proba gogorrean (3.8 km igerian, 180 km bizikletan eta 42 km korrika). Zazpigarren hasi zuen maratoia eta apurka aurkariak gainditzen joan zen bigarren tokira heldu arte. Zilarrezko dominarekin ospatu zuen bere ibilbideko 20. Ironmana.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!