VI. Lasterketa Familiarra egingo dute zapatuan Iurretan

Aitziber Basauri 2021ko aza. 19a, 11:39

VI. Lasterketa Familiarra egingo dute zapatuan Iurretan. Elkartasuna eta kirola sustatzea helburu hartuta, adinari egokituriko bost zirkuitu egongo dira. Korrikalariek 11:00etan dute hitzordua, Askondon.

Korrikaldia amaituta, herri kirolak egiteko aukera ere egongo da, HEKI elkartearen eskutik. Bestalde, 12:45ean emakumeen arte martzialen erakustaldia egongo da. Eta La Otra Mirada elkarteak antolatuta, paella solidarioa eskainiko dute, hiru euroan. Baturiko dirua Senegalen amatasunean espezializaturiko anbulatorioa hobetzeko proiektuan erabiliko dute. Errifa solidarioaren zozketa ere egingo du La Otra Miradak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!