Iurretan erroldatutako 18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta, etxebitza alokatzeko diru-laguntzak emango ditu Iurretako Udalak. "Gazteei euren emantzipazio prozesuan eta helduen mundura sartzeko momentuan babesa ematea" da helburua. Eta, gazteei herrian etxebizitza alokatzeko aukera ematea ere bai. Guztira, 9.000 euro bideratuko dira diru-laguntza horietara.
Etxebizitzaren hilabeteko alokairuaren erdia izango da diru-laguntzaren zenbatekoa, komunitateko eta etxebizitzaren eranskinetako gastuak kenduta. Udal arduradunek argitu dutenez, eskaera bakoitzari, gehienez, hilean, 250 euroko diru-laguntza emango zaio.
Eskaera egiteko oinarriak Herritarren Arretarako Zerbitzuak eskuratu daitezke. Eskaera egiteko epea abenduaren 15ean amaituko da.