Iurretan garapenerako lankidetza proiektuak laguntzeko 5.000 euro bideratuko dituzte

Anboto 2021ko aza. 12a, 15:00

Datorren urtean gauzatzeko proiektuek eskuratu ahal izango dute Iurretako Udalak emandako diru-laguntza. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 30ean amaituko da.

Iurretako Udalak garapenerako lankidetza proiektuetarako diru-laguntzetarako 5.000 euroko diru poltsa gorde du. Diru-laguntza jasotzeko 2022. urtean gauzatuko diren proiektuak izan behar dira eta eskaria azaroaren 30a baino lehen egin beharko da. Garapeneralko gorbenuz kanpoko erakundeek (GKE) edota garapenerako lankidetzan jarduten duten nortasun juridikodun irabazi asmorik gabeko elkarte eta erakundeek egin dezakete eskaria.

Azken deialdian, Iurretako Udalak 4.979,54 euroko diru-laguntza eman zion Medicus Mundi Bizkaia elkarteari, Hondurasen garatu behar zuten proiektu baten laguntzeko. Herrialde hartako San Martin komunitatean edateko ur sistema baten inplementazio tekniko eta parte-hartzailea garatzeko proiektua aurkeztu zuen Medicus Mundi Bizkaia elkarteak. "Ur-sistema bideratzeko sare bat eraikitzea lortu zen, jatorri hidrikoko gaixotasunak murrizten lagunduz, edateko uraren sistema bat eraikiz", azaldu dute udal arduradunek ohar batean. "Gainera, prozesu parte hartzaile. bat bideratu zen,  emakumeek modu aktiboan parte hartzea bideratuz".

Udal arduradunek jakin eragin dutenez, Medicus Mundi Bizkaia elkartekoak urrian egon dira Hondurasen. Azaldu dutenez, "herritik 14 kilometrotara dauden 100 bat familiei ura eraman zaie, eta, ura batzeko tanke bat eta burdindegia eraiki da. Horrela komunitatetik ez dute zertan herriraino bajatu behar ur bila. Gainera, emakumeak komunitateko patronatoan eta ura kudeatzen duen komisionan egotea oso baikor baloratu dute".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!