Emakume migratuei zuzendutako informazioa saioak antolatu dituzte Iurretan

Anboto 2021ko aza. 9a, 12:32

Tratu-Berdintasuna eta diskriminaziorik eza, nazionalitatea eta atzerritartasuna hartuko dituzte berbagai 'Kultura Aniztasun eta Bizikidetza' egitarauaren barruan antolatutako saioetan. Era berean, Emakume musulmanak eta janzkera: Estereotipoak hausteko begirada sentsibilizazio-saioa ere prestatu dute herritar guztiei irekia.

Iurretako Udaleko Gizarte Ongizatea eta Berdintasuna sailak antolatuta emakume migratuei zuzendutako informazioa saioak egingo dituzte azaroan, 'Kultura Aniztasuna eta Bizikideta' lelopean. Eusko Jaurlaritzako BILTZEN, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzuko kideek gidatuko dituzte, eta hurrengo astelehenean, azaroaren 15ean, izango da lehenengoa: Tratu-Berdintasuna eta diskriminaziorik eza. 

Azaroaren 22an eta 29an izango dira hurrengo bi saioak. Hurrenez hurren, Nazionalitatea eta Atzerritartasuna izenburuagaz. Informazio saio guztiak 09:30etik 11:30era izango dira, Ibarretxe kultur etxean. Oinarrizko kontzeptuak argitzea argitzea dute helburu informazio saio horiek: egonaldi-baimenak (turista eta ikasketak), bizilekuak (jatorritik hasita,…), iraupen luzeko bizileku-baimena edota atzerritarren eskubideak, besteak beste.

Estereotipoak aportzeko sentsibilizazio-saioa

Bestalde, herritarrei zuzenduta, Emakume musulmanak eta janzkera: Estereotipoak hausteko begirada izenburuagaz sentsibilizazio jardunaldia antolatu dute azaroaren 29rako. Ibarretxe kultur etxean izango da hori ere, 18:00etatik 20:00etara bitartean. "Emakume musulmanen janzkerari buruzko estereotipoak apurtzeko beste begirada bat sortzea" du helburu saio horrek, antolatzaileek azaldu dutenez.  "emakume musulmanen erlijioa eta janzkeraren arteko aniztasuna hurbiltzea eta islamiar jantziarekin erlazionatzen den emakumeen sumisioa eta mendekotasunari buruzko hausnarketa kritikoa sortzea", gaineratu dutenez. Herritarrei janzkera islamiarraren esanahi desberdinak azaldu gura dituzte eta "bizipen anitzak" ezagutarazi, "emakume musulmanentzat beren janzkerari emandako gehiegizko garrantziak dituen ondorio negatiboak ikusaraziz".

Saio guztiak doakoak dira eta parte hartzeko izena eman behar da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!