Fatxadak eta estalkiak zaharberritzeko, oztopo arkitektonikoak kentzeko eta bizitegi-erabilera kolektiboko eraikinetan igogailuak jartzeko diru-laguntzak lortzeko 2020ko urriaren 1etik 2021eko irailaren 30era bitartean bukatu beharko dira, eta behar den lizentzia izan beharko dute. Halaxe azaldu dute udal ardurdunek.
Iurretako Udalak 2009an onartu zuen etxebizitza komunitarioen irisgarritasuna, fatxaden estetika eta isolamendu termikoa hobetzeko dirulaguntzak arautzen dituen normatiba hori. Harrezkero 291.975,20 euro banatu ditu 39 bizilagun-komunitateri dagozkien deialdien bitartez. Iñaki Totorikaguena alkatearen berbetan, “bide horretatik jarraituko dugu lanean, bizilagunen komunitateei eraginkortasun energetikoa eta irisgarritasuna mantentzen eta hobetzen laguntzeko. Garrantzitsua da eraikinak baldintzarik onenetan egotea", argitu duenez.
Bestalde, familia bakarreko etxebizitzetarako eta putzu septikoak mantendu eta
berritu zein garbitu nahi dituzten baserrietarako epea ere zabaldu da. Hurrenez hurren, 15.000 euro eta 5.000 euro lotu dituzte horretarako.