Gainera, kirol klubak 120 metro koadroko gimnasioa ere izango du. Ekana zentroko profesionalek proiektu honetan parte hartuko dute entrenamendu pertsonalizatuak eskainita. Instalazio horiez gainera, taberna ere izango dute. Baita aldagelak ere, eta padel pistak ikusteko gela bat.
Proiektu honen bultzatzaileen artean, Athleticeko hainbat jokalari ohi dago: Ander Iturraspe, Xabier Etxeita, Aritz Aduriz, Markel Susaeta eta Beñat Etxebarria. Arkaitz Rementeria, Iñigo Gurutzeta eta Borja Iturraspe ere egitasmoaren arduradunak dira.