Zuzeneko hiru musika kontzertuk osatuko dute azaroaren 12an hasiko den Iurretako Musikaldia

Joseba Derteano 2021ko aza. 3a, 10:15
Estitxu Pinatxo izango da Musikaldiko protagonistetako bat.

Iazko parentesiaren ondoren, Iurretako Musikaldia bueltan da. Azaroko hiru barikutan Ibarretxe kultur etxean izango diren hiru zuzenekok osatzen dute aurtengo programa.

Azaroaren 15ean, Del barroco al jazz izeneko zuzenekoa eskainiko dute Duo Orreaga taldeko Ana Sarobe flautistak eta Raquel Vergara pianistak.

Azaroaren 12an, Trio Syrinx taldearen txanda izango da. Kasu honetan, hirukote batek osatzen du taldea: Roberto Casado eta Unai Casado flautistek eta Javier Yera biolontxelo-joleak.

Estitxu Pinatxoren kontzertuak ipiniko dio amaiera aurtengo Musikaldiari, azaroaren 19an. Soul-aren eta musika beltzaren ikutu nabarmenak dituen bere lan berria aurkeztuko du.

Kontzertu guztiak 19:00etan hasiko dira. Sarrerak doan eskuratu daitezke, Ibarretxe kultur etxean, ikuskizunaren aurreko astean eta baita kontzertu egunean bertan ere, 18:30ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!