Padelko kirol azpiegiturako arduradunak obra betean sartuta daude Iurretako Tabernabarri industrialdean. 3.200 metro koadroko espazioan 10 padel pista erabilgarri izango dituzte. Kirol honen zale eta hasiberriek padela praktikatzeko aukera izango dute. Padel eskolan klase pertsonalizatuak ere emango dituzte kirol horretan trebatzeko.
Gainera, kirol klubak 120 metro koadroko gimnasioa ere izango du. Ekana zentroko profesionalek proiektu honetan parte hartuko dute entrenamendu pertsonalizatuak eskainita. Instalazio horiez gainera, taberna ere izango dute.Baita padel pistak ikusteko gela bat eta aldagelak ere.
Proiektu honen bultzatzaileen artean, Athleticeko hainbat jokalari ohi daude: Ander Iturraspe, Xabier Etxeita, Aritz Aduriz, Markel Susaeta eta Beñat Etxebarria. Arkaitz Rementeria, Iñigo Gurutzeta eta Borja Iturraspe ere egitasmoaren arduradunak dira.