Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, istripua egonda AP-8 autopistan, Iurreta parean. Kamioi batek eta furgoneta batek talka egin dute Donostiarako norabidean. Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira. Dena dela, Segurtasun Sailak adierazi du ez dela zauriturik erregistratu. Uneotan trafikoa oztopatuta dago.