Iurretak Bizkaiko zaku-eramate txapelketa hartuko du domekan

Anboto 2021ko urr. 14a, 11:01

24 lehiakide batuko dira Kepa Arroitajauregi pilotalekuan.

Bizkaiko zaku-eramate txapelketa domekan, 12:30ean, hasiko da. Lau saio egongo dira. Emakumeetan honako hauek parte hartuko dute: Amaia Mendinueta, Iraide Gezuraga, Uxue Ansorregi, Silvia Meseguer, Nerea Sanz eta Oihana Parrak. Gizonetan arituko diren bostak, berriz, Joan Ander Malaina, Igotz Ardeo, Ousmane Drame, Eloy Salterain eta Jon Tobarra dira.

Gazte mailan beste zazpi lagun ibiliko dira lehian: Iker San Anton, Aimar Unzueta, Iker Montero, Eder Montero, Aidan Garcia, Aimar Etxenagusia eta Oxel Azkorbebeitia. Guztiak Iurretako Heki taldekoak dira.

Azkenik hauek dira kinttopeko gizonetan ari direnen zerrenda: Ibai Sanz, Beñat Ibañez, Ugaitz Perez, Aitor Rodriguez, Xabier Rodriguez eta Beñat Obieta.

Txapelketaren ostean herri kirol erakustaldia eskainiko du Arratzuko Piratak taldeak.

Ekimena Heki-ren eta Bizkaiko Euskal Kirol Federakundearen artean antolatuko dute, Iurretako Udalaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!