Juan Orobiogoitia ikastetxea eskola jasangarrien Euskadiko IRAES 21 taldeko partaide da. Iraunkortasuneko ikastetxe moduan errekonozimendua jaso duten eta iraunkortasuna bultzatzen duten 104 ikastetxek osatzen dute sare hori, eta ikasleek esperientziak trukatu eta proposamenak lantzeko aukera izaten dute.
Estatu mailako sare jasangarrien CONFINT topaketan 10 sare jasangarrik parte hartu dute, guztira 69 ikasle eta 18 irakasle batuz. Juan Orobiogoitia institutuko irakaslea den Asier Astolak azaldu duenez, "esperientzia oso interesgarria eta. intentsoa izan da. Esperientzia aberasgarria izan da ikasle guztiek elkarlanean dokumentu bat sortzeko aukera dutelako, eta beraien artean sortutako harremanengatik ere bai". Argitu duenez, dokumentu bateratua osatzeko lan lan ildo izan dituzte. Aurtengo aldarria honako hau izan da: “Herrriak eta hiriak eraldatzeko, eskolak eraldatu; lortu dezakegun ametsa”.
Egindako lanaren ondorioak eta proposamenak gaur, aurkeztuko dizkiete Espainiako agintariei, Sevillan ospatutako Espainiako I. Hiri Foroan.