Bi gune bereiztu egongo dira. Batetik nekazaritza produktuen erakustaldi eta salmentarako gunea egokituko da; 12 ekoizle bertaratuko dira Iurreta. Bestetik, artisaulanak batuko dituen gunea atonduko da. Lau artisauk jarriko dute erakusmahaia. Herritarrak azokara hurbiltera eta "eskainiko diren goi mailako produktuez gozatzera" animatu ditu udalak.