Urte bi topaketarik gabe egon ondoren, aurten berriro batuko dira Euskal Herriko 25 irratik osatzen duten Arrosa Sareko kideak. Iurretan elkartuko dira, "denon artean ikasi, hausnartu eta ongi pasatzeko", jakin eragin dutenez. Aurten 20. urteurrena izanik modu berezian ospatuko dute, gainera.
Egitarau lotzen hasita daude Arrosa Sareko kideek eta prestatu dituzten zenbait ekitaldi aurreratu dituzte. Hartara, zenbait tailer egingo dituzte 10:30ean hasita: Hizkera sexista eta arrazista gure mikroetan, Software librea irratian eta FMko emisio bat nola egin zerotik. Eta, Irratia, podcastak eta ondoren zer? izenburupean mahai-ingurua hasiko da 12:00etan. Hainbat podcast egiten duen jendea eta irratietan urteak daramatzen pertsonak jarriko dituzte mahaiaren bueltan, antolatzaileen berbetan.
Bazkaltzeko tartea hartuko dute 14:00etan. Eta, ondoren, sarreko irrratien arteko irrati nobela egingo dute. Arrosak 20 urte dokumentalaren estreinaldia izango da 18:00etan.