[EGITARAUA]: Iurretan udazkenerako kultur egitarau oparoa antolatu dute

Anboto 2021ko ira. 16a, 10:35
Artxiboko irudia. (Argazkia: Lehior Elorriaga)

Iurretako Aitte San Migel jai batzordeak herriko beste elkarte eta eragile batzuekin elkarlanean Udazken Kulturala antolatu du. 

Jai batzordetik jakitera eman dutenez, aurten ere ez da jairik ospatuko Iurretan. Hala ere, kulturaren aldeko apustua egin dute eta Iurretako Udazken Kulturala antolatu dute. "Argi daukagu kultura segurua dela eta inoiz baino garrantzia handiagoa daukala kulturaz gozatzeak", azaldu dute 

EGITARAUA

IRAILAK 25, ZAPATUA
11:00/14:30
Emakume sortzaileen azoka. Plazan
19:30 Puro Relajo. Askondoko karpan
20:00 ‘Izarretako lore’ Joseba Sarrionandiaren 'Gau ilunekoak' liburuan oinarrituriko umeentzako antzerki estreinaldia (4 urtetik aurrera, familian ikusteko). Plazan

IRAILAK 26, DOMEKA
9:30 Mugarri Ibilbidea Mendi Martxa. Irteera plazatik.
18:00 Amak kontzertua. Plazan

IRAILAK 28, MARTITZENA
18:30 Iurretako dantzariak. Plazan
20:00 Txalainak kontzertua. Plazan

IRAILAK 29, EGUAZTENA
12:30 Iurretako dantzariak. Plazan
17:00 Udako zirkua familia osoari zuzenduriko ikuskizuna ‘Malas Companies’-en eskutik. Plazan

URRIAK 1, BARIKUA
19:00 Antzerkia Askondon Miss Spain ikuskizuna (Gaztelaniaz).
20:00 Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Gorka Pagonabarraga, Erika Lagoma, Jone Uria eta Jon Maia. Gai jartzailea: Maite Berriozabal. Plazan

URRIAK 2, ZAPATUA
18:00 Mikel eta Esti Markez kontzertua. Plazan.
21:00 Addar eta Leihotikan kontzertua. Plazan.

URRIAK 3, DOMEKA
12:45 Iurretako dantzariak. Plazan
17:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikuskizuna. Plazan

URRIAK 7, EGUENA
18:00 Bingo tonbola Askondon.
19:30 Iñaki Uribesalgo soinujolearen emanaldia. Askodon

URRIAK 8, BARIKUA
21:00 Pilota partiduak.

URRIAK 10, DOMEKA
11:00/14:00 XXII. Nekazaritza eta artisautza azoka. Probalekuan

URRIAK 16, ZAPATUA
17:00/19:00 Auzo eskolei esker hezkuntza guztion eskure erakusketa. Askondon

URRIAK 17, DOMEKA
9:00/15:00 Herri kirolak
11:00/14:00 Auzo eskolei esker hezkuntza gure eskure, erakusketa. Askondon
12:00 Joxe Garmendia EHUko irakaslearen hitzaldia. Askondon

GONBIDAPENAK NOLA ESKURATU

Irailak 22 eguaztena, Iurretako plazan
19:00 Iurretakoak (erroldatutakoak)
19:30 Denak (ez erroldatuak)
- Bakoitzak 4 sarrera gehienez.
- Pirritx, Porrotx eta Marimotots ikuskizunerako, haur bakoitzeko heldu bat gehienez. 

Irailaren 23tik aurrera emailez
aittesanmigel@hotmail.com

Egunean bertan aforoa bete arte

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!