Herriko sei kofradietako ordezkariek —San Marko, Fauste, Goiuri, Santa Maña, Iurreta eta Orozketa— Batzar Nagusia egiten dute urteko kontuak azaltzeko. Eta, ondoren, jai giroan ospatzen dute euren eguna: Laixiar Eguna. Iaz lez, aurten ere, egun horretarako ekitaldiak bertan behera uztea erabaki dute kofradiek. "Batzar orokorra baino ez egitea pentsatu dugu, osasun egoerari egokituz. Hala ere, azkenean dena bertan behera uztea erabaki dugu", azaldu dute kofradiek