Dantza tradizionalean aldaketa handiak gertatu dira azken urteetan genero ikuspuntutik. Gaur egungo errealitatera egokitzen joan dira apurka. Esaterako, Iurretaren kasuan, 2018an ezpatadantzari talde parekide batek debutatu zuen Iurretako plazan lehenengoz, San Migel egunean. Garapen hori Jantzari dokumentalean jaso da.