Tradizioak eten barik aldatzen dira, eta horren adibide da gaur Iurretan gertatu dena. Gaur arte Goiuria auzoko Ama Birjinaren irudia gizonek bajatzen zuten Iurretako elizara arte. Abuztuko lehenengo domekan izaten dute hitzordua, eta abuztuaren 15ean Goiuriara igotzen dute berriro. Orain arte, gizonek eusten zioten irudiari eta emakumeak atzetik joaten ziren. Gaur ostera, auzoko emakumeek ere garraiatu dute irudia bidearen zati baten. "Proposamena egin digute, eta baietz esan dugu. Emozio handiko momentua izan da", azaldu du ekitaldian parte hartu duen emakumeetako batek.