Ohar baten bidez adierazitakoaren arabera, gune berriak hainbat "hobekuntza" dakartza. "Jateko prest janari prestatuaren gunea jarri da saltokian, eta 35 plater eskaintzen dira bertan. Gainera, material naturalarekin egindako ontzietan datoz (azukre kainaberazkoak, konpostagarriak, kartoizkoak nahi paperezkoak). EAEko 18 supermerkatutan dago atal hau". Horrez gainera, urdaitegi bat, sushia eskaintzen duen gune bat, edota kosmetika espezializaturako gune bat ditu Mercadonak gaur irekitako guneak.