Erika Lagomak eta Xabier Silveirak Nafarroako txapelketan parte hartuko dute urrian. Aurresailkapenean aurrera egin dute bertsolari biek. Bestalde, Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek Bizkaiko txapelketako finalaurrekoetan parte hartuko du urrian. Beraz, udan egindako plazak txapelketa biak prestatzeko erabili ahal izango dituzte.
Abadetxeak bakarkako ibilbideari ekin zion joan zen ekainean, Plazaratu dinamikak utzitako lekuakoari helduta. Etapa berri horren barruan antolatu du Abadetxeak bertsolarien arteko topaketa hau zapaturako. Aurrerago, Durangaldeko bertsolariak Baztan aldera joango dira bertsotan. Halaxe azaldu dute Abadetxeko ordezkariek.
Bertso saioaren ondoren, trikiti doinuek berotuko dute plazako giroa. Egunari amaiera emateko, karaokean parte hartzeko aukera ere izango dute saiora bertaratuko diren bertsozale guztiek.