Anton Barrutia txirrindulari ohia hil da

Anboto 2021ko uzt. 13a, 17:28
Artxiboko irudia.

Txirrindulari iurretarra 88 urtegaz hil da. 

1953. eta 1966. urteen artean 52 garaipen lortu zituen Barrutiak. Besteak beste, Espainiako Itzulian bost etapa eta Espainiako Ziklo-kros Txapelketa bat irabazi zituen. 1960an meritu handiko laugarren postua lortu zuen Munduko Ziklo-kros Txapelketan; aldapa bat jaisten zebilela erori, berriro bizikleta gainera igo, eta azkenengo postutik laugarrenera igaro zen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!