Maiztegi herri eskolak erregaiz hornitzeko kanpoaldeean instalatutako 5.000 litroko deposito bat erabiltzen du. 80ko hamarkadatik funtzionatzen duen sistema hori zaharkituta geratu delako eta energia-eraginkortasun eskasa duelako ordezkatzea erabaki dute. Hurrengo hilabeteetan egingo diren lanetan, galdara-gelan desmuntatuko dira gasolio-galdararen elementu hidraulikoak eta elektrikoak, eta gas naturaleko galdara berria martxan jartzeko beharrezkoak diren elementu berriak instalatuko dira, berokuntza-sistemaren funtzionamenduari zerbitzua emateko. Halaxe azaldu dute udal ordezkariek. Era berean, eraikinaren kanpoaldean dagoen gasolio-biltegia kenduko da.
Erreforma horrek energia asko aurreztea ekarriko du kontsumo elektrikoetan. "Horrez gain, erosotasun eta funtzionamendu baldintza hobeak eskainiko ditu eta ingurumen-baldintzak hobetzen saiatuko da", udal arduradunek gaineratu dutenez. Bestalde, mantentze-lanak hobetuko dira, matxurak azkarrago detektatuko dira eta instalazioaren errendimendua hobetuko da, diotenez. Era berean, instalazioari konektibitate-sistema bat emango zaio galdara kontrolatzeko. Instalazioaren erosotasuna eta errendimendua hobetuko da.
Lan hauek aurreko urteetan egindako hobekuntzen jarraipena dira. Hilabete bi beharko dira lanak amaitzeko eta 59.848 euroko aurrekontua dute.