Iurretako Udalak izurriteak kontrolatzeko sistema jasangarrien aldeko apostua egin du

Anboto 2021ko uzt. 1a, 12:39

Iurretako Udalak izurriteak kontrolatzeko sistema modernizatu du zerbitzua hobetzeko. Kontratu berri baten bitartez, kanpoaldeko zein udal-eraikinetako tratamenduak areagotzea da helburua.

Udal ordezkariek ohar batean azaldu dutenez, "klima-aldaketaren ondorioz, izurriteak ugaritu egin dira udalerrian, eta hori arriskutsua da herritarren osasunerako eta ongizaterako". Hori dela eta, udalak protokoloak aktibatu ditu, "horiei aurre egiteko eta haren eragina udalerrian minimizatzen saiatzeko".

Horretarako, jarduketen maiztasuna handituko da eta sistema jasangarriak instalatuko dira, hala nola Smart Pipe sistema. Tranpa automatikoen sistema digital bat da hori, mugimendu eta tenperatura sentsoreekin, animalia bere habitat naturalean, estolderia sarean, izurritetik detektatu eta eliminatzea ahalbidetzen duena, argitu dutenez. Izurriteak kontrolatzeko erabiltzen diren gailu horiek jasangarriak eta ekologikoak dira, nabarmendu dutenez, eta, "ingurunea errespetatzen duten produktuak erabiltzen dituzte". Bestalde, desinfektatze eta arratoiak hiltzeko kanpainak areagotuko dituztela gaineratu dute udal arduradunek, "azken urteetako esperientziak izurriteen joera handiagoa dagoela adierazten duen lekuetan". Udal eraikinen barruan, Smart catch teknologia instalatuko da, produktu kimikoak ahalik eta gehien murrizteko  sistema.

Sistema horiek aukera ematen dute denbora errealean monitorizatzeko eta online jarraipena egiteko. Udal arduradunek herritarrei "erantzukizuna" eskatu die, udalerrian aurkitzen duten edozein izurrite-zantzu jakinaraztera animatu ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!