San Andres auzoan zazpi led kale-argi jarriko dituzte

Anboto 2021ko mai. 25a, 14:05

Auzoko baserrietarako sarbideetan eta San Andres ermitaren inguruan jarriko dituzte led kale-argi berriak, momentu honetan daudenak ordezkatuz. Zanga irekiko dute sare elektrikora kontektatzeko kanalizazioa sartzeko. 47.615 euroko aurrekontua aurreikusi dute. 

Iurretako Udalak  9 led kale-argi berri jarriko ditu San Andres auzoan, orain daudenak ordezkatzeko. Baserrietarako sarbideetan eta ermitaren inguruan jarriko dituzte eta maila programagarri bi izango dituzte. Hartara, gutxien erabiltzen diren orduetan kontsumoa erdira jaistea ahalbidetzen dute, udal arduradunek azaldu dutenez. Hiru hillabete beharko dira lanak amaitzeko eta, guztira, 47.615 euroko inbertsioa aurreikusi dute.

Udalak "landa-auzoetako oinarrizko azpiegiturak hobetzeko, energia aurrezteko eta ingurumena hobetzeko konpromisoari jarraituz" erabaki du , landa-eremuetan led teknologiako argiteria eraginkorra jartzea, "iraunkortasunarekiko konpromisoarekin bat eginez", ohar batean azaldu dutenez. Aurreko urteetan udalerriko hainbat eremutan jarri dituzte led argiak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!