[ARGAZKI GALERIA]: Iurretarrek Palestinako herriari elkartasuna adierazi diote

Maialen Zuazubiskar 2021ko mai. 20a, 20:40

'Palestina aurrera' lemapean batu dira iurretarrak plazan. Gainera, Anis Hawari errefuxiatu palestinarraren eskutik Palestinako egoeraren berri izan dute. 

Plazaratuk antolatuta elkarretaratzea egin dute gaur iurretarrek herriko plazan. Gainera, Palestinako egoeraren inguruko azalpenak entzuteko aukera izan dute bertaratu direnek. Anis Hawari errefuxiatu palestinarrak egoeraren berri eman die.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!