Iurretako Lanbide Heziketa zentroak airearen kalitatea ezagutzeko neurgailua garatu du

Aitziber Basauri 2021ko mai. 20a, 11:04

Iurretako Lanbide Heziketa zentroak CO2 neurgailu bat diseinatu eta garatu du, eta ikasleek eurek muntatutako sei prototipo egin dituzte. Kolore bidezko sentsore baten bidez jakin daiteke airearen kalitate maila.

Herriko bibliotekan eta Nagusien Egoitzan bana jarriko dituzte, eta hirugarren bat Durangaldeko Enpresen Elkarteari emango diote, zentroko Elektronika Mintegiko irakaslea den Alfredo Barrainkuak azaldu duenez. Besteak, zentroan jarriko dituzte. Neurgailuak kalibratzen ari dira orain, aparailuak neurriak zehaztasunez eman ditzan. Aurreikusi dute epe laburrean erabiltzeko moduan egotea.

Sei prototipoak amaituta, beste dozena bat gehiago egingo dituztela gaineratu du Barrainkuak, guztiak Lanbide Heziketa Zentroan bertan jartzeko. Neurgailuak "oso bisualak" dira. Kolore bidezko sentsore bategaz ikus daiteke CO2 maila. Dena den, esan behar da neurgailu horrek tenperatura eta hezetasun datuak ere interpretatzen dituela. "Momentu honetan CO2 maila ikus daiteke, horrek du momentu honetan interes gehien. Baina, aurrera begira, datu guztiak ikusgarri jartze da asmoa", zehaztu du Barrainkuak.

Zenbait ikastetxe eta erakundek neurgailu hauekiko interesa agertu dutela azaldu du ikastetxeko irakasleak, eta " bai gu bai ikasleak oso pozik gaude". Argitu duenez, "ikastetxean bertan jartzeko diseinatu genuen neurgailua, eta nahikoa arrakasta izan dute, horrelarik bilatzen ez genuen arren". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!