Pertsona bat zauritu da auto bik Iurretan izan duten istripuan

Anboto 2021ko mai. 11a, 16:25

Iurretan, N-634 errepide nagusian, bi autoren arteko istripua gertatu da duela ordu erdi. Pertsona bat zauritu da eta osasun-langileek artatu ondoren, Galdakaoko ospitalera eraman dute. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira.

Durangorako noranzkoan izan da ezbeharra. Ertzantza trafikoa erregulatzen ari da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!