Indarpak kluba I. Zuia Duatloi Txapelketan podiumera igotzea lortu du

Anboto 2021ko mai. 10a, 19:51

Indarpak kirol taldeak podiumera igotzea lortu du.

Gizonezkoen taldekako mailan 3. postuan sailkatzea lortu zuen Iurretako Indarpak kirol klubak,  Euskadiko Duatloi Txapelketarako puntuagarria den I. Zuia Duatloian. Gainera, Alexander Unzueta Ormaechea 5. gelditu da erabateko sailkapenean. Unzuetak distantzia erdiko Euskadiko Duatloi Txapelketan 4. postua ere lortu du.

Joan zen zapatuan izan zen duatloian nabarmentzeko lana egin zuen Iurretako Indarpak kirol klubak. Aipatzekoa da Aitor Olivares Areitiok egindako lana. Beteranoen sailkapenetako bere mailan,  podiumera igotzea lortu zuten Indarpakeko kirolariak.

Kirolariek 20 kilometro egin zituzten korrika, guztira. Bizikletan, beste 70 kilometro.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!