380.000 euroko inbertsioa sei proiektu gauzatzeko Iurretan

Anboto 2021ko mai. 6a, 11:27

Iurretako Udalak, beste beste, ikasgela egokitzeko proiektua gauzatzeko,  Askondo eta Dantzari arteko kale zatia zabaltzeko, eta, Bideondo birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektua idazteko erabiliko du dirua. EH BIlduk kritikatu du "proiektuen egokitasunari buruz" eztabaidatzeko aukerarik ez dutela izan.

Iurretako Udalak kreditu aldaketa egin du inbertsioa 380.000 euroan handitzeko. Horrela, honako sei proiektu hauek gauzatuko dituzte: saihesbideko zubitik (hiltegitik) Santa Apoloniaraino doan errepide zatia hobetuko dute ; gaur egun itxita dagoen Askondo eta Dantzari arteko kale zatia zabalduko dute; auzoetako postontziak aldatuko dituzte, ikasgela egokitzeko proiektua gauzatuko dute; adinekoen etxean irisgarritasun-obrak egin eta leiho eta altzariak aldatuko dituzte; eta Bideondo birpartzelatzeko eta urbanizatzeko proiektua idatziko dute.

EH Bilduk aldaketa honen kontrako botoa eman zuen. "Proiektu hauen lehentasun edo egokitasun zein formari buruz eztabaidatzeko aukerarik ez dugu izan. Kontra bozkatu dugu. Ez proiektuen edo inbertsioen aurka gaudelako, politika egiteko modu hau ez dugulako konpartitzen baino".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!