Iurretan parke bio-osasungarriak egoki erabiltzeko kirol-teknikari batek gidatutako saioak antolatu dituzte

Anboto 2021ko mai. 3a, 10:00

Iurretako Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak parke bio-osasungarriak kanpoko gimnasio moduan herritarrei hurbiltzea gura dute. Herritarrek jarduera fisikoa modu erakargarri batean egiteko elementuak eskaintzeko pentsatuta dauden parke hauek modu egokian erabili ditzaten teknikari bat etorriko da ondorengo hilabeteetan. Iurretan bi parke bio-osasungarri daude, Ertzillan eta Euskaldun Berri parkean.

Udalak eta foru aldundiko Kirol Zerbitzuak parke bio-osasungarri hauen "potentzialaz jabetuta", honako helburu hauek bete gura ditu: parke bio-osasungarrietan kirol-praktika modu seguru batean sustatu,  pertsonengan autonomía sortu kirol-praktika osasungarria egin ahal izateko, eta,  arlo kardiobaskularra, indarra eta mugikortasuna lantzeko ariketetan oinarritutako kirol-ohiturak sortu. Halaxe azaldu dute ohar batean.

Maiatzaren 19an eta 26an etorriko da kirol-teknikaria Iurretara. Ordubeteko saioak egingo dira, 12:00etan hasita, eta taldeak osatzeko gutxienez sei pertsona beharko dira. Gehienez, 20 pertsonak parte hartu ahalko dute saioan, talde txikiagotan banatuta. Ekainaren 16an eta 23an egingo dira hurrengo saioak. Uda osterako be antolatu dira saioak, irailean eta urrian. Proiektuaren amaieran, parte-hartzailee bakoitzari, ariketen jarduerarako inprimakia emango zaio, jarduerari buruzko ezagutza handitzeko eta modu autonomoagoan egin ahal izateko, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!