Arteari eta zientziari lotuta, umeentzako udako tailerrak antolatu dituzte Iurretan

Joseba Derteano 2021ko api. 28a, 15:36
Gaurko aurkezpeneko irudia.

Izen-ematea maiatzaren 3tik 14ra bitartean izango da.

Urtebeteko parentesiaren ostean, bueltan dira umeentzako udako tailerrak, Iurretako Udalak antolatuta. Aurtengo gaia artea eta zientzia izango da eta, esaterako, ekimen bat sumendiei buruzkoa izango da. Urkiola interpretazioa zentrora egingo duten irteera da beste ekimen bat.  

Udako tailerrak 3 eta 12 urte arteko umeei zuzenduta daude. Umeak talde elebidun bitan banatuko dituzte. 3-5 urte arteko taldean %70 euskaraz eskainiko dute eta %30 ingelesez. 6 urtetik gorakoen kasuan alderantziz izango da: %70 ingelesez eta %30 euskaraz. Bi txanda eta 72 plaza daude guztira: uztailaren 5etik 16ra artekoa da bat eta uztailaren 19tik 23ra artekoa bestea. Lehenengoa 81,32 euro da erroldatuentzat eta 105,72 erroldatuta ez daudenentzat; bigarrenaren prezioak 40,66 eta 52,85 euro dira, hurrenez hurren. Unitate familiar bereko umeen kasuan, deskontuak egongo dira prezioan.

Izen-ematea maiatzaren 3tik 14ra bitartean egongo da zabalik. Izen-emate orria bete eta Herritarren Arreta Zerbitzura edo Ibarretxe Kultur Etxera eraman daiteke. 

Osasuna bermatzeko askotariko neurriak hartuko dituzte eta udal arduradunen esanetan baliteke programan aldaketak egotea unean uneko egoeraren arabera.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!