84 urte bete dira gaur Iurreta Mola jeneralaren menpe geratu zela

Aitziber Basauri 2021ko api. 28a, 12:35
Argazkiak: Jon Irazabal

Gaur bete dira 84 urte Iurreta Mola jeneralaren eta haren soldaduen esku geratu zela. Hilabete eskas lehenago, italiar faxistek Durango eta Elorrio bonbardatu zituzten. Lau hamarkada iraun zituen diktadura hasi zen orduan. 

Gertaera hura gogora ekarri dute Jon Irazabal eta Anton Mari Aldekoa-Otalora iurretarrek. Azken momentura arte eutsi zien erasoei Flugencio Mateos batailoiak, PSOEko milizianoek osatutako batailoiak. Iurretar biek gogoratu duten moduan, "bertako kide askok Iurreta eta Euskal Herriaren askatasunaren alde euren bizitza eman" zuten; "adibidez, Arias tenienteak". Gertakari haietaz 84 urte bete diren honetan, orduan hildakoak izan dituzte gogoan. Nabarmendu dutenez, "gure herriaren alde hildakoei zor diegu oraindik oroigarri bat". 

Gaur egun ere ikusi daitezke borroka hartako arrastoak herriko zenbait eraikinetan.

Iurretakokanpaiakanpandorrea

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!