Iurretako Lanbide Heziketako Institutuan garatutako CO2 neurgailua jarriko dute liburutegian

Anboto 2021ko api. 28a, 10:00

Iurretako Lanbide Heziketako (LHII) Elektronika mintegiko irakasleek eta ikasleek airearen kalitatea neurtzeko gailu bat garatu dute, eta Iurretako Udalari eman diote dohaintzan. CO2 neurgailua liburutegian jarriko da.

Herri bibliotekaren erabiltzaileek zuzenean baieztatu ahal izango dute gune seguruan daudela, udal arduradunek ohar baten bidez jakitera eman dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!