Afrikako koloreak erakusten dituen argazki bilduma

Aitziber Basauri 2021ko api. 27a, 10:30

Afrika ez da beltza, mila kolore ditu izenburuagaz, Itziar Irazabal iurretarrak argazki erakusketa ipini du herriko Oreka tabernan. Afrikan egon denean ateratako dozena bat argazkitik gora ipini ditu, hango herritarren egunerokoa erakusteko. Erakusketa maiatzaren 9ra bitartean egongo da ikusgai.

Itziar Irazabalek Medicus Mundi gobernuz kanpoko erakundean lan egiten du. Lehenengoz, 1995. urtean joan zen kooperante, eta, ordutik hona, lankidetza arloan dabil iurretarra.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!