Kimuak elkarteak eguneko udalekuak egingo ditu, egoerara egokituz

Anboto 2021ko mar. 26a, 16:05
Kimuak elkarteak 2019an egindako udalekuaren irudi bat.

Uztailaren 11tik 18ra bitartean izango dira, aurten, "bereziak" izango diren udalekuak. Martxoaren 29an zabalduko dute izena emateko epea, apirilaren 10era bitartean. 

Kimuak elkarteak eguneko udalekuak antolatuko ditu, aurten. Uztailaren 11tik 18ra bitartean, adinaren araberako hiru talde sortuko dituzte, eta, talde bakoitzarentzat ekintza bat antolatutako dute, egunero. Kanoan ibiliko dira, mendi irteerak egingo dituzte, abentura parkera eta hondartzara irteerak egiingo dituzte, eta, askotariko tailerretan parte hartuko dute. Halaxe jakin eragin du Kimuak elkarteak.

Onliine eman beharko da izena. Horretarako gaztearen izen-abizenak, jaiotze data, bizilekua, telefono zenbakia eta emaila helarazi beharko dira izenemate.kimuak@gmail.com helbide elektronikora. Gazteek banaka, binaka edo hirunaka eman ahalko dute izena, elkarteko arduradunek azaldu dutenez. Horretarako talde osatzen duten gazteen datuak mezu bakarrean bidaliko dira.

Udalekuak 2004tik 2013ra bitartean jaiotako neska-mutilei zuzenduta daude (adinaren arabera hiru talde osatuko dira) eta, guztira, 60 gazterentzako lekua eskainiko da. Dauden plazak baino eskaera handiagoa jasotzen bada zozketa egingo du Kimuakek, apirilaren 11n. 

Familia ugarien kasuan, edo etxe beretik gazte bi joaten badira %25 hobaria egingo da. Era berean, langabetuek %50eko hobaria izango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!