Orekarte artisau azoka egingo dute zapatuan Iurretan, Askondo kalean

Anboto 2021ko mar. 26a, 10:20

Orekarte artisau lanen eta bigarren eskuko objektuen azoka egingo dute zapatuan, martxoak 27, Iurretan.

Askondo kaleko karpan egokituko dute merkatua, eta 14 erakustoki atonduko dituzte, artisauek euren lanak erakutsi eta saltzeko. Era berean, antolatzaileek azaldu dutenez, beste sei postu ere ipiniko dituzte, bigarren eskuko objektuak eskaintzeko. Azoka 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik.

Aurten, Orekarte elkarteak bigarrenez antolatu du azoka, Iurretako Udalaren eta beste hainbat elkarteren laguntzagaz: Iurretako ostalariak, Iurretako Gazte Asanblada, KSK Seletorra kolektiboa, eta Río de Oro eta La Otra Mirada.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!