Elkarretaratzea Iurretan, atzo emakume baten kontra egindako erasoa salatzeko

Anboto 2021eko martxoaren 15a

Hainbat herritarrek elkarretaratzea egin dute gaur, atzo goizean izandako erasoa gaitzesteko.

Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu zuen atzo goizean Iurretan, emakume bat jotzea leporatuta. Atxiloketa 10:00ak aldera izan zen. Gizonezkoak ukabilkada bat eman zion emakume bati, Segurtasun Sailak jakitera eman zuenez. Gaur gertakari hori salatzeko elkarretaratzea egin dute Askondon. Hainbat herritarrek egin dute bat. 19:00etan izan da elkarretaratzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!