[BIDEOA] Ertzillako garaia zaintzeko deia, bertsotan

Ekaitz Herrera 2021ko mar. 2a, 20:00

Istorio txiki bat da honako hau. Herri txikietan gertatu ohi den istorio txiki horietako bat. Oharkabean pasatzen den kontutxo horietako bat. Ertzillako garaiaren egoeraz penatuta, Juan Mari Areitio "Gaztelu" iurretarrak garaia eta haren aurreko baserria zaindu daitezen eskatu du bertsotan. 

"Gipuzkoa aldean ikusi dut, leku pare batean eskariak egiteko bertsotan hasi direla baserritar batzuk. Horixe egitea pentsatu dut", dio. Honako hauek dira Juan Mari Areitio "Gaztelu" bertsolariak bere eskuz idatzitako eta ANBOTOri helarazitako bertsoak: 

Ixorretatik nator

justizi egarriz 

Ertzilleko garaixe

jo-puntuan jarriz

txukun asko egina

egur eta harriz

abandonatua da

modu lotsagarriz

pixkat zaindu ezian

Jausiko da barriz

 

Zenbat injustizia

dagoen munduan

horrelako batzuek

badittut buruan

Ertzilleko garaixe

hor nola daguan

ziur jausiko dala

hurrengo neguan

Azkorreko ermitta

Jausi dan moduan

 

Ertzille aldetik doa

gaurko albistie

basarri ikaragarria

horrela jaustie

oinbete korta zana

erortzen iztie

negargarria dogu

hemen ikustie

Ertzille inguruko

estanpa tristie

 

Gure lehengo arotzak

ta lehengo harginak

hoiek egin zituzten

gure eraikinak

ikusgarriak eta

benetan bikainak

zaintzen egin behar duz

gure ahaleginak

gure aiton-amonen

izerdiz eginak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!