Iurretako Maiztegi eskolako patioan karpa jarri dute

Anboto 2021ko ots. 18a, 11:44

Iurretako Udalak karpa bat jarri du Maiztegi eskolako patioan, ikasleek jolasaldietan egoteko eremu estali berri bat izan dezaten. "Modu horretan, ikasleentzat  zehaztutako  burbuilak matenduko dira", udal arduradunek argitu dutenez.

Eusko Jaurlaritzan diru-laguntza eskatu du udalak karpa berria jartzeko. Udalaguntza 2020 diru-funtsei esker,  kostuaren  %90era arteko  diru-laguntza lortu dezaketela azaldu dute udal arduradunek.

Gutxienez, ikasturtea amaitu arte mantenduko dute karpa jolastokian. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!