Sestaoko hilketa matxista gaitzesteko kontzentrazioa egin dute Iurretan

Anboto 2021ko ots. 15a, 19:27

Anderebide emakume elkarteak eta Iurretako Udalak deituta 15 minutuko kotzentrazio isila egin dute Iurretan, gaur arratsaldean. Joan zen barikuan Sestaon gertatutako hilketa matxista gaitzetsi dute Askondon bildutako herritarrek. 

Indarkeriarik ez erantzunik gabe lelopean egin dute elkarteratzea, 56 urte zituen Conchi Gonzalezen hilketa gaitzesteko. Haren senideei eta hurbilekoei elkartasuna adierazi gura izan diete elkarteratzean bildutakoek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!