Iurretako Juan Orobiogoitia institutura lapurrak sartu dira eta "kalte oso handiak" eragin dituzte

Anboto 2021ko ots. 9a, 14:03

Orobiogoitia institutuko iturriek ANBOTOri azaldu diotenez, bart gauean lapurrak sartu dira institutuan. "Gela guztietan sartu dira eta kalte oso handiak eragin dituzte", adierazi dute. 

Ikasgeletan kalte materialak eragiteaz gain, Euskalteleko kutxatila altxatu eta kable guztiak moztu dituzte. Oraindik ere sarerik barik daude institutuan. "Covid-a dela eta, bi gela oso konfinatuta ditugu, baita beste banaka batzuk ere. Sare gabe gaudenez ezinezkoa dugu materiagaz jarraitzea", azaldu dute ikastetxeko kideek. 

Horrez gain, Orobiogoitiako iturriek aitortu dute "etsita" daudela. "Honi aurre egiteko Hezkuntza Sailean laguntza eskatu dugu, baina ez digute eskaini. Abandonu sentsazioa daukagu, etsita gaude", salatu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!